viernes, 11 de noviembre de 2016

4th class students are working on the Water Cycle and last week they went to the laboratory to do an experiment. They built a little treatment plant so as to simulate the sewage cleaning process. 


LH 4A-ko ikasleak laborategian

LH 4. mailako ikasleak uraren zikloaren gaia lantzen dabiltza eta aurreko astean esperimentu bat egin zuten laborategian. Araztegi txiki bat eraiki zuten hondakin-uraren garbiketa prozesua simulatzeko asmoz.

Los estudiantes de 4º de Primaria están trabajando el Ciclo del Agua y la semana pasada hicieron un experimento en el laboratorio. Crearon una pequeña depuradora para simular el proceso de limpieza de las aguas residuales.

jueves, 10 de noviembre de 2016

20. Korrika, Otxandiotik Iruñera

Hogeigarren aldira iritsiko da Korrika datorren urtean, eta Korrika sortu zutenak omenduko dituzte aurten. "Euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia" bihurtu den egitasmoa sortzeagatik omenduko dituzte. Bilbon amaitu zen aurreko Korrika, eta Bizkaian hasiko da oraingoa, Otxandion. Martxoaren 30ean hasiko da, ostegunarekin, eta apirilaren 9an amaituko Iruñean, igandearekin.
'Batzuk' leloa izango du hogeigarrenak; 'bat' eta 'zuk' hitzak batu dituzte. Azalpena, Asier Amondok, Korrikaren zuzendariak: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz". (atzo Berria Egunkarian)

Beste Ikastetxeko bideoa : Korrika 2008-2009